XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.2. Pertzepzio-antolamendu espaziala
1.2.1. Eredu-interpretazioaren bitartez espazioan antolatu.

- Objektu bat ezkutatzen da.

Haurrek plano batetan eskainitako adierazpenak jarraiki aurkitzen dute.

- Haurrek zenbait norabidedun higidura-sekuentzi grafiko bat ikasten dute.

Abiapuntuaren orientazioa aldatuz errepikatu.

- Sekuentzi eredu berberarekin, puntu batetan ebaki, bira bat egin eta orientazioa aldatu ondoren jarraitu.

1.2.2. Ibilbideak ezarri espazioa antolatuz.

- Lau objektu jarri angeluzuzen baten erpinak osatuz.

Bat helmugatzat eta beste bat abiapuntutzat harturik, haur batzuek ibilbiderik luzeena eta beste batzuek laburrena aurkitu behar dituzte.

Iragandako bideak paperean marraztu.

- Haur-sail bat ikasgelan zehar banaturik dago, norbere lekuan.

Beste haur bat, baloia botatuz, ikasgelaren beste muturreraino iritsi behar du biderik laburrenetik eta baloia inork kendu gabe.

- Bi haur ikasgelan dabiltza erritmo berberean 25''an, beste batzu klarioiaz bakoitzaren ibilbidea markatuz doazelarik.

Ibilbiderik luzeena nork egin duen aurkitu.

Egiaztatu.

1.2.3. Sekuentzia espazialak errepikatu ikusi ondoren.

- Zero posizio eta zero posizioaren artean higidura baten sekuentzietan erlazio espazialak inplika ditzaketen ekintzak errepikatu.

- Zero posizio eta zero posizioaren artean bi higiduren sekuentzietan erlazio espazialak inplika ditzaketen ekintzak errepikatu.